1. Haurtzaroko oroitzapenak

Gu, Ane Aguado, Iñigo Antin, Marina Alkiza, Udane Cienfuegos eta Yara Duran gara, eta Haur Hezkuntzan izandako oroitzapenik bereizgarrienak zeintzuk diren azaldu eta komentatuko ditugu. Horretarako, bakoitzak objektu bat aukeratu dugu:

ANE: IKastolan irakasleak ipuin ugari irakurtzen zizkigun, ondoren, ipuin hauek etxera eramaten genituen. Oso oroitzapen politak ekartzen dizkidate txikitako ipuin hauek oso gustoko nuelako andereñoak irakurtzen zizkigunean. Etxean ere, oheratu aurretik gurasoek irakurtzen zizkidaten.

Resultado de imagen de arroxali
IÑIGO: 5 urteko gelan nengoenean gela osoarentzako pelutxe bat geneukagun eta astero ikasle batek eramaten zuen etxera guztiok eduki ahala izateko. Pelutxe hau izugarri gustatzen zitzaidan horregatik olentzeroetarako pelutxe berdin bat, baino txikiagoa, eskatu nuen.

UDANE: Gailetak ekartzeko txartel hau oso berezia izan da nire haurtzaroan, klaseko guztiek astero betebehar bat genuela adierazten zuelako eta denon artean astero gaileta desberdinak jatea lortzen genuelako. Era berean, lagunak egiteko modu egokia izan dela iruditzen zait.

MARINA: Spirit pelikula oso presente egon da nire haurtzaro osoan. Edozein lekutan pelikula bat ikusteko proposamena ematen zenean nik Spirit jartzeko esaten nien, beraz jada 200 bat aldiz ikusi dut seguraski. Hainbeste gustatzen zitzaiden non pelikularen eszenetan oinarriturik zegoen koloreztatzeko liburu bat erostea eskatu nien gurasoei.
Resultado de imagen de spirit pelicula

YARA: Gabon jaialdiko argazki bat. Niri argazki honek oroitzapen ugari ekartzen dizkit gogora, gabonak izugarri gustatu izan zaizkidalako eta oso esanguratsuak direlako niretzat. Are gehiago Haur Hezkuntzan, ilusio handiagoarekin bizitzen direlako horrelako gauzak.



Lehenik eta behin, aukeratutako 5 objektuek amankomunean dituzten puntuak bereiziko ditugu, eta baita desberdintasunak ere. Hasteko, objektu guztiak taldean egiteko ekintzak dira. Bestetik, Iñigo, Ane eta Udaneren objektuek familia eta eskolarteko harremana estutzen dute objektu horiek etxera eraman ohi zituztelako, era berean, Ane eta Udanerenak gurasoen parte-hartzea eskatzen zuten,  Udaneren kasuan gailetak erosi behar zirelako eta Aneren kasuan, gurasoek ipuinak irakurri behar zituztelako haien etxeetan.


Yararen kasuan, ekintza hori urtean behin egiten da, honek eskola guztiaren parte hartzea eragiten du, gainera, gurasoek haien seme alabak dantzatzen ikustera joaten zirenez, oroitzapen polita dela uste dugu. Marinaren pelikula ikaskideek elkarrekin ikusten zutenez, haien arteko adiskidetasuna bermatzeko objektu bat dela uste dugu, haien arteko errespetua handituz.



Iruzkinak